Usurbilen ere bada mintzalagunik!!!
Belen Palacios da horietako bat. Hementxe duzu bizi duen esperientzia bere ahotik!
http://www.noaua.com/hemeroteka/aldizkariak/543web.pdf
2013/11/27
2013/11/14
Urola Kostako aurkezpena!
Ederra izan zen benetan Barry Manley irlandar euskaldunaren emanaldia!!!! 40 lagun elkartu ginen eta umorea ez zen falta izan!
Aurpegi hauek dena erakusten dute!!!!
Segi horrela!!!!
2013/11/11
Azkoitiko aurkezpena!!!
Primeran pasa genuen larunbatean Kontrako Eztarrixe irrati librea bisitatzen! Giro ederrean aspaldiko lagunak ikusteko eta berriei ongi etorria emateko aprobetxatu genuen.
Mintzalagunak ere, hor aritu ziren irratian zuzenean euren esperientzia kontatzen! Beraz, lehen kontaktua hartuta, barruko garra piztuta, ea irratsaioren bat egiten animatzen zareten!!!!
Bitartean, euskara ahora!
2013/11/06
Aurkezpen jaiak prest!
Gogoratu bihar , azaroak 7, Zarautzen aurkezpen jaia izango dela, 19:00etan. Bertan Barley Marrey arituko delarik.
Azkoitian berriz larunbatean egingo dute, Kontrako Eztarrixe irrati librera bisita eginez.
Beraz, baduzue ondo pasatzeko aukerarik!!!!
Animatu, zuen zain egongo gara eta!!!!!
Azkoitian berriz larunbatean egingo dute, Kontrako Eztarrixe irrati librera bisita eginez.
Beraz, baduzue ondo pasatzeko aukerarik!!!!
Animatu, zuen zain egongo gara eta!!!!!
2013/11/04
Azkoitiko aurkezpen jaia Kontrako Eztarrixe irrati librearen eskutik!
Azaroaren 9an, goizeko 11:00etan, Matadeixen elkartuko gara. Bertan, aurkezpen txiki baten ondoren, Kontrako Eztarrixe irrati libreko kideek, euren proiektuaren berri emango digute: zer den irrati libre bat, euren filosofia, zergatik sortu duten, zein izan den ibilbidea, etab.
Kontrako Eztarrixei buruzko informazio gehiago hemen: http://kontrakoeztarrixe.blogspot.com.es/
Ea norbait animatzen den irratsaioren bat egiten!!!!!
Animatu, interesgarria izango da eta!!!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)