2013/05/28

HAURREKIN EUSKARAZ JOLASTU!


Euskaraz jolasten ikasteko tailerra ANDOAINGO KARRIKA LUDOTEKAN
Maiatzaren 31n, arratsaldeko 17etatik 19etara haurrekin euskaraz jolastu ahal izateko tailerra burutuko dugu Ludotekan. Tailer honen helburua Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten gurasoen jolasteko ohitura aldatzea da, hots, euren seme-alabekin jolasten dutenean, euskaraz egitera bultzatzea. Hala ere, interesa duen andoaindar oro gonbidatuta dago. Tailer honen sustatzaileak andoaingo udal ludotekako langile eta mintzalaguna den Arrate Imaz eta bertako arduradunetako bat, Maite Ruiz dira.

2013/05/22

Mintzalagun eguna Elgoibarren

Datorren ekainaren 1ean Elgoibarren Euskal Herriko Mintzalagunen eguna ospatuko da.Euskal Herriko txoko desberdinetan Mintzalagun programan parte hartzen duten lagunak egun batez leku bakarrean batzea da egunaren helburu nagusia.

Egitaraua:

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Parkean

12.00 Ibilaldi gidatua

13:30 Mintza Kalejira

14:30 Bazkaria Maalako Parkean*

16.30 Sari banaketa

17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin.

... eta sorpresa gehiago!


Anima zaitezte!!!

Informazio gehiagorako: http://elgoibarkoizarra.com/albisteak/elgoibarren-ospatuko-da-euskal-herriko-mintzalagunen-eguna

2013/05/07

Hiketalaguna martxan Zarautzen!



Hika ikastaro teoriko eta praktikoa burutu ondoren, talde bat hasiko da astean behin elkartzen Zarautzen, ikasitako guztia praktikatzeko.
Hitano foroa ere sortu dugu beraien zalantzak bertan galdetu eta erantzuteko.