2013/04/24

Urola Kostako mintzalagunen udaberriko irteera.

Aurreko larunbatean, goizeko 11:00etan elkartu eta gero, Getariara abiatu ginen.







Eguraldi ona bidelagun izan genuen. Getariara ailegatu ginenean, gure mintzalagun Lourdesek Getarian duen baratza erakutsi zigun.
Herrian pote bat hartu ostean batzuk autobusez bueltatu ziren; beste batzuk, oinez.

Mila esker etorri zaretenoi eta hurrengo arte!

2013/04/23

"BIBA ZORRIXEN IZURRITIE" antzezlana Azkoitian

Apirilaren 27an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian arratsaldeko 20:00etan abarka antzerki taldearen “BIBA ZORRIXEN IZURRITIE” antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Antzerki hau Ander Lipus-ek zuzendutako antzerki-lana
Joseba Sarrionandiaren ‘Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako’ ipuin-bilduman oinarritua dago.

Azkotiko Mintzalagunen artean bi sarrera bikoitz zozketatu ditugu.

Zorionak irabazleoi!!!

2013/04/11

Zarauztik Getariara.



Datorren asteko larunbatean, apirilak 20, Urola Kostako mintzalagunok irteera antolatu dugu.
Goizeko 11:00etan Zarauzko Musika Plazan elkartu eta gero Sta. Barbaratik Getariara abiatuko gara, bidean txakolin mahastiak ikusteko aukera izango dugu. Getariara ailegatu eta han pote batzuk hartu ostean, autobusez edo oinez bueltatuko gara, aukeran.

Anima zaitez! Ibilaldia polita izango da eta!