Ekainaren 17an bidelagunei eskainitako omenaldian irakurritako testu benetan ederra hementxe entzun dezakezue. Irakurtzea nahiago baduzue berriz:
Zaldi
gainean
Gogoan
dut euskaraz ez nekien garaian “belarrimotza!” esaten zidatela.
Ez dakit esaten zuenak belarri luzeak ote zituen, baina astoa galanta
bera. Ez ninduen euskara ikastera gehiegi animatu. Baina bertatik
bertara, aurrez aurre, muturren parean galtzen nuenaz ohartuta,
euskara ikasten hasi nintzen, nola ez, Astiarrako AEKn, euskaltegirik
onenean.
Laster
hasi nintzen lehen hitzak, lehen esaldiak, lehen hanka-sartzeak
egiten, euskaraz asto gainean. Gaur, zaldi gainean noa, gaur
mintzalaguna naiz.
Ni
naiz mintzalaguna, ni naiz Juani, ni naiz Mavi, Juli, Lourdes,
Nieves. Eta The Robinen sartzean, hor da Amaia, elkartu mahaia eta
heldu gaia. Euskaraz gozatzeko garaia. Eskerrik asko Amaia.
Eta
ni naiz Patxi, ni naiz Virginia, Kateryna, Sandra. Paseotxo bat
ematera joaten gara. Ondoan, bidelagun, Urtzi. Berak bai erakutsi!
Eta bere euskarak bihotza igurtzi, eta ez gutxi! Eutsi horri!
Eskerrik asko Urtzi. Eta ondoan, Mariaje, askok diotenez
“euskaldunberria”. Ez dakidana da noiz arte den euskaldun bat
berria. Eta “euskaldunzahar” izan ezin denez, nik
“euskaldungazte” esango diot. Euskalduna eta gaztea. Eskerrik
asko Mariaje.
Eta
ni naiz Jose, ni naiz Ana. Ikatzan ikusten dugu Beatriz, behin eta
berriz, astero irriz, eta akabo hala ez balitz. Eskerrik asko
Beatriz.
Ni
naiz Soko, ni naiz Kristina, Adriana. Eta gurekin Iñaki eta Ainara,
kafe kikara eta euskara. Eskerrik asko Iñaki. Eskerrik asko Ainara.
Gaur
zaldi gainean noa, astoa ahaztuta, gero eta azkarrago. Hau abaila! Ze
maila! Ze zaila!
Gaur
zaldi gainean noa, zure bidetik, eta ez dut jaisteko asmorik.
Arrastoa utzi nahi dut egindako bidean, zugan, zuk ere nigan utzi
duzun moduan.
Bidelagun
izan zaitut, nire bide eta nire lagun. Bide, zuk euskaraz egiten
duzun moduan egin nahi dudalako nik ere, trebe, zaldi gainean errege.
Eta lagun, nire euskaraz hitz egiteko esfortzu bakoitzak merezi duela
sinistu dudalako zure ondoan, doan, eta aurrera doan nire
euskalduntze bide oparoan, luzaroan, zu izango zaitudalako gogoan.
Zaldiak
zaldi, astoak asto, ESKERRIK ASKO arrastoz arrasto egin dugun
bideagatik, herria euskaraz margotzeagatik eta nigan sinisteagatik.
Eta MILA ESKER, bazterrik bazter, laster, ni bezalako gehiagok
euskaraz egingo dugulako, lotsarik gabe, belarriak luze, zaldi
gainean.
Eskerrik
asko, mintzalagun. Eskerrik asko, BIDELAGUN.