Hona hemen informazio gehiago:
-Ekainaren 4an: Ondarreta ikastetxearen jaialdia zela baliatuz,
ikastetxeko Guraso Elkarteak, udalak eta Andoaingo AEKk Mintzodromo bat
antolatu genuen.
-Ekainaren 6an: Ipar Martxa praktikatu nahi dutenei eskainitako
ikastaroa antolatu zen. Hemendik aurrera, astean behin geratuko gara
praktikatzeko eta elkarren artean euskaraz aritzeko.
-Ekainaren 8an: Sendabelar eta ukendu tailerra egin genuen. Eta bertan,
Gurasolagun Pasaporteko ekintza guztiak egin zituzten bi familiei
herriko aldizkari eta egunkariko harpidetza bana oparitu genizkien.
Orain, ikasturte amaierako festa besterik ez da falta!
No comments:
Post a Comment