2018/09/18

Egin zaitez Mintzalagun!


Zergatik egin Mintzalagun? Bideo honetako protagonistek ondotxo azaltzen dute:


Azkoitian MINTZODROMOA!


Aurtengo ikasturteari hasiera emateko hasi gara inguruetako herrietan ekimenak antolatzen. Horietako bat da Azkoitian antolatu zuten MINTZODROMO arrakastatsua. Hizpide izan zituzten bidaiak, kultura kontsumoa, ordu aldaketaren gorabeherak... Eta nola ez , jan eta edateko parada ere izan zuten, guztia ere giro bikainarekin. 
Hemen duzue bertako aldizkariko kronika txikia.




2018/09/17

Eman izena mintzalagun egitasmoan! Zure zain gaude!

18-19ko PraktikatuetaBizi kanpaina martxan



Hemen gatoz berriro ere! Uda osteko atsedealdi gozoaren ondoren,  Euskal Herri osoan zabalik dago jada izena emateko epea mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan parte hartzeko.

Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.

Gaurtik aurrera, bestalde, herriz herri aurkeztuko dira mintzapraktika-egitasmoak; ikasturte honetan, toki gehiagotan antolatuko dira taldeak, euskara gero eta indartsuago ager eta entzun dadin nonahi.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu mintzapraktika-programaren batean, jadanik eman dezakezu izena zure gustuko egitasmo(et)an.  Aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea.