2010/10/07

Atera arbela kalera

Gogoratzen iaz arbelarekin ateratako argazkiak???Hemen duzue bideoa Euskal Herriko Mintzalagunekin, ea Urola Kostako lagunen bat topatzen duzuen!!!

AURTEN ERE ARBELA KALERA ATERAKO DUGU!!!!!!

2010/10/05

berriro martxan!





Ikasturte berriarekin batera, Mintzalgun egitasmoa martxan dugu berriro. Jakingo duzuen bezala, Mintzalagunek, euskaraz dakitenak, euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu hastean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 60 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan eta aurten ere kopuru hori mantendu eta ahal bada handitu nahi genuke. Helburu hau lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, herritarrak bai gara egitasmo honen arrakastaren arrazoia, beraz, euskalduntze prozesuan zauden hori edota betidanik eukara dakizun hori ANIMATU!!!

Izena emateko epea irailaren 27tik urriaren 15era izango da eta izena emateko 3 aukera dituzu:

    • Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.

    • Telefonoz: 9431 13 01 75

    • Emailez: urolakosta@aek.org



GURASOAK MINTZALAGUN

Mintzalagun egitasmoaren barruan, GURASOAK MINTZALAGUN izeneko proiektua jarri genuen martxan iazko udaberrian. Gurasoak Mintzalagun eskoletako haurren gurasoei zuzenduta dago eta haurrak eskolan dauden bitartean edota eskolatik irteten direnean euskaraz hitz egiteko guraso taldeak osatzea da helburua. Hasiera batean eskualdeko 5 eskolek hartu zuten parte, baina, izako harrera ona ikusita, ikasturte honetan eskualdeko eskola guztietara zabalduko dugu proiktua (Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia). Gurasoek eskoletako haurren bidez jasoko dute informazioa eta informazioarekin batera baita izena emateko fitxa ere. Parte hartu nahi duten gurasoek, fitxa hau idazkaritzan entregatu beharko dute.MIntzalagunetik, guraso guztiak animatu nahi ditugu euskaraen aldeko urrats txiki hau ematera, euskaldun zaharren eta euskara ikasten ari direnen laguntza beharko dugu proiektu hau aurrera ateratzeko, beraz, ANIMATU!!!

Izena emateko epea: urriaren 7tik 22ra, eskoletako idazkaritzan