2018/02/28

Eskulan tailerra Andoaingo ludotekan!





Bidaide ekintza sortaren baitan, iragan ostiralean, eskulan tailerra antolatu genuen Andoaingo ludotekan. Bertaratutakoek paperarekin hainbat eskulan egiteko aukera izan zuten
Gurasoek eta haurrek euskaraz elkarrekin gozatzeko sortutako ekintza-sorta da Bidaide. Andoaingo AEK euskaltegiak eta ludotekak elkarlanean antolatzen dituzte eta hurrengoa dantza tailerra izango da. Mila esker gertutatu zineten guztioi!

Eskulan tailerreko argazki gehiago ikusteko aukera HEMEN duzue. 

2018/02/25

Sukaldaritza tailerra Anoetan


Iragan otsailaren 20an, Anoetako mintzalagun kideek sukaldaritza tailerra egin zuten. Gozo aldetik joan zen hitzordua, izan ere, intxaur saltsa eta brownie bizkotxoa egiteko urratsak ikasi zituzten. Argi geratu da sukaldea ere aitzikia paregabea dela ondo pasatuz euskaraz jarduteko! Gustura asko ibili ginen; eskerrik asko hurbildu zineten guztioi. Hurrengora arte!


2018/02/22

Andoaingo Mintzalagunak, kanpaina ixteko bideoa.





Azken asteotan Andoaingo Mintzalagun taldeak egindako hainbat bideo erakutsi dizkizuegu; helburua egitasmoa ezagutaraztea eta jendea erakartzea izan da, eta esan daiteke xedea lortu dugula. Bada, hemen duzue azkenikus-entzunezkoa, gainerako guztien laburpena da. Bejondeizuela, ederki ari zarete eta!

HEMEN ikusgai aurrekoak

Andoaingo Mintzalagunak, kanpaina ixteko bideoa.











Azken asteotan Andoaingo Mintzalagun taldeak egindako hainbat bideo erakutsi dizkizuegu;  helburua egitasmoa ezagutaraztea eta jendea erakartzea izan da, eta esan daiteke xedea lortu dugula. Bada, hemen duzue azken ikus-entzunezkoa, gainerako guztien laburpena da. Bejondeizuela, ederki ari zarete eta!

HEMEN ikusgai aurrekoak

2018/02/20

Otsaileko topaketa arrakastatsua!


Ostiralean 24 lagun elkartu ginen Zarauzko Iñurritzako jubilatuen elkartean. Jan eta edan bapo egin ondoren, Iñaxio Uria zarauztarrak eta Rosi Lazkano oriotarrak prestatutako bertsoak abestu genituen. Lagun berriak egiteko aukera ere izan genuen. Ederki pasa genuen! Mila esker bertaratu zineten guztioi; hurrengo urtera arte!

2018/02/19

Eman izena Mintzalaguna proiektuan!




Astelehena gogotsu hasteko, ez galdu aste honetako bideoak! Aurrekoak ikusi nahi izatera, hona HEMEN guztiak. Egin zaitez mintzalagun!

2018/02/15

Andoaingo Mintzalagunak, bizi-bizi eta topera!







Hona hemen Andoaingo mintzalagun taldeak osatutako ikus-entzunezkoetako bat. Aurrerago aipatu dugunez, urtarrileko kanpainaren parte dira bideo sorta hauek, eta aldian aldian argitaratzen joango gara. Mintzalagunen lana erakusteaz gain, helburua egitasmora jendea erakartzea da. Nahi izatera,  webgune honetan dituzue orain arteko  bideotxo guztiak ikusgai. Gozatu!

Andoaingo mintzalagunak, bizi bizi eta topera!








Hona hemen Andoaingo mintzalagun taldeak osatutako ikus-entzunezkoetako bat. Aurrerago aipatu dugunez, urtarrileko kanpainaren parte dira bideo sorta hauek, eta aldian aldian argitaratzen joango gara. Mintzalagunen lana erakusteaz gain, helburua egitasmora jendea erakartzea da. Nahi izatera,  webgune honetan dituzue orain arteko  bideotxo guztiak ikusgai. Gozatu!

2018/02/13

Urola Kostako mintzalagunen IV. Topaketa




Otsailean ere ekintza mordoa dugu euskaraz gozatzeko. Esate baterako, otsailaren 16an ostirala, Urola Kostako mintzalagunok Zarauzko Iñurritzako Jubilatuen elkartean bilduko gara. Elkar ezagutzeaz gain, euskal abestiak kantatzeko aukera ere izango dugu.

2018/02/12

Mintzalagunon kanpaina abian da!

Aurreko astean gogorarazi genizuen bezala, Andoaingo Mintzalagun taldeak hainbat bideo egin ditu parte hartzea sustatze aldera. Jarraian ikusiko dituzuen bideoan adibide politak ditugu, bidelagunak eta bidelariak elkarri laguntzen. Ikusi HEMEN:



https://www.youtube.com/watch?v=uNe-YKkrWN4&feature=youtu.be
https://www.youtube.com/watch?v=lw47pUyP5LU&feature=youtu.be

2018/02/08

Mintzalagunak 2018an bizi-bizi!



Aurreratu genizuen bezala,  atzo, otsailaren 7an, Andoaingo Mintzalaguna proiektuan aritzen diren hainbat lagun elkartu ziren udaletxean. 2011. urtean jarri zen abian ekimena eta momentu honetan 57 lagun ari dira parte hartzen bertan.  

2018/02/07

Mintzalagunen kanpaina berria aurkezteko prentsaurrekoa Andoainen





Mintzalagunok urtea indarrez hasi dugu! Horren adierazle argia da Andoaingo Mintzalagun taldeak urtarrilerako eginiko kanpaina. Bihar, otsailak 7, udaletxean bertan egingo dute kanpainaren aurkezpena, arratsaldeko 18:30ean. Aurreratu dezakegu kanpainaren helburua andoaindarrak egitasmo honetara erakartzea dela, nork bere txikian asko lagun baitezake euskararen normalizazioari dagokionez. Patxi Baztarrika euskara zinegotziak eta Ainara Loiarte mintzapraktikako dinamizatzaileak emango dituzte gainerako xehetasunak. Inguruan bazabiltzate, gonbidatuta zaudete!

2018/02/02

Mintzalagunen taldea handituta Andoainen



Orain aste batzuk blog honetan bertan argitaratu genuen Andoainen bidelagun baten beharra genuela taldea osatzeko. Bada, dagoeneko parte hartzaile berria badaukagu!  Gauzak horrela, 17 bidelagunek eta 40 bidelarik egin ohi dute asteroko hitzordua Andoainen. Eskertzekoa da guztien borondatea, asko ikasten baitute elkarrekin! Zorionak eta mila esker!