Aurreratu genizuen bezala, atzo, otsailaren 7an, Andoaingo Mintzalaguna proiektuan aritzen diren hainbat lagun elkartu ziren udaletxean. 2011. urtean jarri zen abian ekimena eta momentu honetan 57 lagun ari dira parte hartzen bertan.
Hori ospatzeko zortzi bideo grabatu dituzte; datozen bi asteotan argitaratzen joango dira. Kanpainari hauspoa eman nahi dio ekimen honek, eta, bide batez, bertan parte hartzen ari direnei ere esker ona adierazi, urrats garrantzitsua baita euskararen normalizazioan eragiteko. Behean duzue txertatuta bideoak ikusteko helbidea. Ikusi eta gozatu!
No comments:
Post a Comment