2014/11/19

Mertxe, Ramon eta David; kostako mintzalagun apartak!!!!



 Hementxe hirukoteari eginiko erreportajea!

http://www.diariovasco.com/costa-urola/201411/13/lotsarik-gabe-praktikatu-gurekin-20141113004401-v.html

Jarraitu horrela hirukote!!!!


2014/11/12

Pintxo-pote bikaina Azkoitian!!!

Azaraoren 6an, Kontzejupean elkartu ziren Azkoitioko Mintzalagunak. Kide berriei ongo etorria eman eta taldekideak ezagutu ondoren, ostegunetako pintxo-potean jator eta bizi ibili ziren giro ederrean!!!!





Pintxo-pote gehiagotan parte hartzekotan gelditu ziren, euskaraz primeran aritu baitziren denak hala denak ere.

Mikel Markezen bisita Urola Kostan!


Azaroaren 6an, 40 bat lagun elkartu ziren Zarauzko Etxezabalan ikasturte honetako Urola Kostako Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko.

Hara bertaratu zirenek Mikel Markezen hitzaldi-kantaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Azkenik, mintzalagunek pintxo gozoak dastatzen zituzten bitartean, beste mintzalagun batzuk ezagutu eta euskara praktikatu zuten “ lotsarik gabe”. Primeran pasa zuten!





2014/11/10

Andoaingo selfie lehiaketak badu txapelduna!!!!

Urriaren 31 izan zen selfiak aurkezteko azken eguna eta sei finalista aukeratu ondoren badugu txapelduna!!! Hona hemen!!!!


Helburua mintzalagun taldearekin argazki bat ateratzea zen, euskararen erabilera irudikatuz. Egin beharra primeran bete dute!!! Zorionak hirukote eta ondo pasa azaroaren 14an Bastero Kulturgunean ospatuko den Potologuak antzezlana ikusten!!!!

Dena den, hementxe finalera iritsitako gainontzeko selfieak:






ZORIONAK denoi!!!!Lan bikainak!!!!!

2014/11/04

Pintxo-potea Azkoitian!!!!

Ostegunean, arratsaldeko 18:00etan elkartuko gara Kontzejupean eta partaide berriei ongi etorria egin ondoren, kalea animatuko dugu guk, euskaraz, giro ederrean eta lagun artean!!!!






Animatu!!!!

UROLA KOSTAN, MIKEL MARKEZEKIN!!!

Osteguna, azaroak 6, Urola Kostan hasiera ekitaldia izango da. Bertan, Mikek Markez egongo da eta kantaldi goxo bat eskainiko du.



 Beraz, ostegunerako plana eginda!!!!