2014/11/12

Mikel Markezen bisita Urola Kostan!


Azaroaren 6an, 40 bat lagun elkartu ziren Zarauzko Etxezabalan ikasturte honetako Urola Kostako Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko.

Hara bertaratu zirenek Mikel Markezen hitzaldi-kantaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Azkenik, mintzalagunek pintxo gozoak dastatzen zituzten bitartean, beste mintzalagun batzuk ezagutu eta euskara praktikatu zuten “ lotsarik gabe”. Primeran pasa zuten!





No comments:

Post a Comment