2017/12/19

Euskaldun berria zara? Euskara praktikatu nahi? Parte hartu Anoetako Mintzalagunean


Anoetako Mintzalagun egitasmoan euskara praktikatu nahi duten euskaldun berriak behar ditugu. Oso erraza da! Astean zuk aukeratu ondoen datorkizun ordua, eguna eta lekua eta ordubetez euskaldun zahar batekin eta zure egoera berean dauden beste lagun batzuekin ariko zara  euskaraz. Animatu eta parte hartu!

Interesa duzuenok, andoain@aek.eus helbidera idatzi dezakezue, edota Anoetako udal bulegoetan. Baita 943651200 telefono zenbakira deituta ere

No comments:

Post a Comment