Gabonak ate joka ditugula eta, Andoaingo Mintzalagunek tailer interesgarria izango dute abenduaren 14an, osteguna. Hain zuzen ere, Errege-opilak nola egin ikasiko dute Angel Bueno Mintzalagunaren eskutik. Peña Santa Krutz elkartean elkartuko dira, 19:00etatik aurrera, errezeta egin eta, ondoren, dastatu ahal izateko. Animatu eta parte hartu!
No comments:
Post a Comment