2017/12/20

Lili jauregira bisita interesgarria



Abenduaren 16an, larunbata, Zestoako Lili jauregira joan ziren Mintzalagunak. Bertan, zestoar ikasleekin kafetxo bat hartu ondoren,20 laguneko taldean jauregira iritsi ziren eguardiko 12:30ean. Han zuten zain, Andre Madalen, guri bere jauregiko txoko guztien berri emateko. Hau da, aktore batek , 30 minutatan, etxeko historia kontatzen du.

Eta hauxe da azpimarratzekoa: bere bakarrizketaren bidez, bertaratuak ere istorioko protagonista bihurtu zituela. Oso entretenigarria eta dinamikoa izan zen. Eta bai ikasleek, eta bai mintzalagunek erraz ulertu zutela esan zuten.

Bisita amaitu zenean, denok kontatukoa komentatzeko aukera izan zuten, tragotxo bat lagun. Eta bada, bazkaltzen gelditu zenik ere!!

Beraz, batzuek ,abenduaren 16a ,euskaraz bizi izan zutela esan daiteke!

Aupa zuek!

No comments:

Post a Comment