Gozatu!!!!
Doinua:
“HABANERA”
(X.LETE)
1-
Noiz
eta non sortu zinen
eztabaidatu
da sarri
Iritzi
anitzak dira
Nunbait
ezin ados jarri!!!
Baina
azken mendeetan
zu
izan zara giltzarri
eta
gure herri honen
izakeraren
oinarri
Tartean
jaso dituzu
majina
eraso larri
Agintariek
dizute
hainbat
oztopo ezarri
Herritarraren
babesa
izan
da baliagarri
Elkar
lanaren emaitzez
bihurtuz
bideragarri
-2-
Zure
bidaian partaide
betidanikoak,
hara!!!
itsatsiak
egon dira
beren
lurraldeetara
bakoitzaren
nortasuna
landuaz
beren erara
osagarri
bihurtuaz
zure
mezedeetara
Adibide
bezala hau
biziki
ezaguna da
abesti
baten bitartez
gare,gera,gire,gara!!!
Une
batean sortuaz
irria
eta algara
Baina
funtsez osatuaz
geurea
dugun euskara
-3-
Bide
horretan izan zen
une
bat seinalatua
Euskaltzaindiak
hain zuzen
egin
zuen apostua
Zu
oinarritzat harturik
atera
zuen kontua
ondorenari
begira
egin
behar zen tratua
Eztabaida
sortu zuen
Gaia
da delikatua!!!
Egitasmoa
izan zen
Arantzazun
aurkeztua
ta
gehiengo partaideak
bidebatez
onartua
Horra
ba nola sortu zen
gure
euskara batua
-4-
Azken
berrogei urteetan
aldaketa
etorri da
zehazki
hego mendebal
aldeko
aro berrira
Autonomia
sortu zen
agintarien
neurrira
eta
horren ondorioz
urrats
bat eman zen, tira!!!
Ordutik
ofizial zara
aurkeztuz
gure herrira
edo
hobeto esanda
zati
batera,erdira?
Udal,aldundi,gobernu
eta
hezkuntza guztira
Baina
emaitzak oraindik
erdipurdikoak
dira
-5-
Emaitza
nik aipatzean
sentitzen
dut erremina
Hobea
espero nuen
zalantzik
gabe, jakina!!!
Oraingo
gazte gehienak
hogei,berrogei
adina?
alfabetatuak
dira
beraz
nola imajina
kalean
erabilera
izango
zela arina
hedabide
ta zinemak
ote
dute eragina?
Berreskuratu
ditzagun
gure
jite eta grina
Lehenengo
hitza euskaraz!!!
horixe
da ahalegina
-6-
Bide
batez sortu ziren
zuretzako
euzkarriak
helduak
alfabetatze
lanetarako
jarriak
IKA,AEK
lehenengo
herritarrek
ezarriak
eta
ofiziala HABE
Hoiek
ziren iturriak
Milaka
lagunek tinko
Zinez
eredugarriak!!!
Bertan
jaioak edo ta
kanpotikan
etorriak
lanorduez
at jorratuz
hizkuntzaren
oinarriak
Gora
ba ama euskara
eta
euskaldun berriak
No comments:
Post a Comment