Azaroaren 5ean, Urola Kostako Mintzalagunaren
aurkezpena egin genuen Zarautzen.
Bertan 40 bat lagunek elkartu ginen Miriam Mendozaren kontakizuna
entzuteko. Miriamek bertako istorioak kontatu zizkigun: Euskal
mitologiaz, ekiloreaz, Zarauzko Narros gela urdinarena... Oso gustura
egon ginen hori guztia entzuten. Ondoren pintxoak dastatzeko aukera
ere izan genuen.
2015-2016 ikasturte honetan 95 bat lagunek eman dute izena egitasmoan
parte hartzeko. Iazko talde guztiak dagoeneko aktibatuta daude; talde berriak,
berriz, hilabete honetan sortu eta martxan jartzen ari gara. Halere, hau da ikasturte honetan
aurreikusten dugun talde kopurua: 5 talde Zumaian, 2 Getarian, 14 Zarautzen eta Orion 3;
guztira 25 bat talde.
Zuk ere kide izan nahi baduzu, badakizu!!!
No comments:
Post a Comment