Apirilaren 20an, arratsaldeko 17:30ean, Urnietako Lekaio kultur-etxean, sendabelarren inguruko ikastaroa egin genuen Urnietako mintzalagunentzat.
Bertan, Urnietako mintzalagun egitasmoan parte hartzen duten talde ezberdinetako partaideak bildu ziren, 12 lagun inguru, eta arratsalde atsegin bat igarotzeaz gain, asko ikasi genuen sendabelar ezberdinei buruz: sendabelar ezberdinak ezagutu, usaindu eta dastatu, ukenduak egiten ikasi, arriskuak ezagutu... Hau guztia, Maika Cester gai-emailearen eskutik.
No comments:
Post a Comment