2018/05/21

Euskarazko aplikazioak sarean



Joan den asteburuan izan dugu mugimendua. Bidaide egitasmoaren azkeneko tailerra izan genuen Andoaingo Bastero kulturgunean ,Aplikazioak euskaraz deiturikoa. Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok hainbat aplikazio interesgarri erakutsi zizkigun etxeko txikiekin gozatu ahal izateko. Ikasketa ludikorako zein entretenimendurako bideratuak daude, guztiak ere euskaraz. Gainera, horietako gehienak euskara hutsean daude. 
Bertaratu ginenok harrituta geratu ginen sareko eskaintza ikusita, non aukeratua badaukagulako. Acasusok azpimarratu zuenez, arazoa askotan informazio falta izaten da, alegia, ez dakigu non kontsultatu edo bilatu ditzakegun merkaturatutako aplikazio hauek. Horri erantzuna ematen saiatzen dira Azkue Fundaziokoak, interesdunei bilaketa lanak errazteko. Hainbat argibide eman zituen horretarako, eta bilaketak egiteko atarien eman zigun: sarea eta euskalapps.

Dena den, informazio gehiago nahi izatera, Azkue Fundaziora jo dezakezue. 

Aipatu bezala, honekin eman diogu amaiera Bidaide programari. Datorren urtean ere etorriko gara bueltan, ekimen eta jarduera interesgarriak eskaintzeko asmotan. Bitartean, ez ahaztu: praktikatu eta bizi euskara!




No comments:

Post a Comment