2019/01/24

Bidaide indartu nahian



Gipuzkoa mintzalagunon sarea osatzen dugunon artean, eguneroko kezka izan ohi da gure egitasmoetara jendea erakartzearena. Nola egin? Nola izan erakargarri ezagutzen ez gaituztenontzat? Urtero zerbait berria egiten saiatzen gara, entretenimentua eta heziketa lagun, euskaraz ere gozatzen jarraitzeko. Andoaingo Mintzalagun programaren helburuetako bat horixe izan da, eta ondorioz, Bidaide proiektuari indarra eman nahi izan diogu. Horretarako ikastetxeetan gure egitekoa azaldu dugu, eta lortu ere egin dugu jende gehiagorengana iristea. Goian duzuen hau da ikasturte honetako egutegia. Datorren ekintza otsailaren 15ean egingo dugu: brotxeta dibertigarriak! Izango duzue honen berri ere.
Bitartean, ondo bizi!

No comments:

Post a Comment