2014/04/07

Zarauztik Oriora tipi-tapa, apirilaren 12an!

 
 
Azken urteotan bezala, aurten ere Urola Kostako Mintzalagunok Udaberriko irteera antolatu dugu. 

Irteera apirilaren 12an izango da eta oraingoan, Zarauztik Oriora joango gara oinez (goiz buelta). Goizeko 11:00etan Zarauzko Ikastolaren aurrean elkartu eta gero, tipi-tapa abiatuko gara Oriorantz. Ondoren, Orioko plazan pote batzuk hartuko ditugu.

Zumaia eta Getariatik zatozenok azken autobus geltokian jaitsi beharko duzue. Oriotik zatozenok lehen autobus geltokian.

Zumaia eta Oriotik trenez etortzen bazarete San Pelaio tren geltokian jaitsi beharko duzue.

Animatu eta izena eman !

Aukera ona izango da eskualdeko beste mintzalagun batzuk ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko!

Izena emateko azken eguna apirilaren 10a izango da: e-mailez: urolakosta@aek.org. Edota telefonoz: 943 13 01 75 ( arratsaldez 16:00-18:00)

No comments:

Post a Comment