Iragan astean, Andoaingo euskaltegiko ikasleak eta mintzalagunok doakotasunaren aldeko argazkia atera genuen. Pausoz pauso, lortzen ari gara... Ez al da zilegi?
2018/06/21
2018/06/14
Asteartean karaokearekin agurtuko dugu ikasturtea!
Asteartean, ekainak 19, Andoaingo Olajauna tabernan karaokea antolatu
dugu, eta mintzalagunok eta Andoaingo AEK-ko ikasleek ikasturteari
amaiera emango diogu bertan.
Mintzalagunok hainbat ekintza egin ditugu aurten: bertso-afaria,
errege-opil tailerra, Urmara museora bisita eta sagardotegia. Oso ongi
pasatu dugu eta asteartean ere ziur euskal abestien artean arratsalde
bikaina igaroko dugula!
Eskerrik asko eta parte hartu!
Anoetan ere agurra
Anoetan, berriz, lehen aldiz aritu dira Mintzalaguna proiektuarekin. Zazpi talde txiki osatu dira, eta ikasturtean zehar ere hainbat ekimen antolatu dituzte: sukaldaritza tailerra, talo-tailerra, UrMara museora bisita... Bihar egingo dute azkeneko afari-merienda herriko askalgunean. Ezustekoak ere izango dira!
2018/06/04
Ikasturtea agurtzeko ekitaldiak
Eguraldiak askorik iradoki ez arren, egutegiak ekainean sartu garela diosku. Bada, iritsi da ikasturte amaiera, eta horrekin batera ikasturtea agurtzeko ekimenak ez dira faltako hilabete honetan. Zarautzen, esaterako, ostegun honetan bertan egingo dute bukaera ekitaldia: Andoni Egaña izango da gonbidatu nagusia, eta solasaldi ederra egiteko probestuko dute.
"Eskerrik asko, mintzalagun!"
Astigarragan ere eskertu nahi dute mintzalagunek urte osoan zehar hartutako konpromezua. Ekainaren 15ean bilduko dira arratsaldeko 19:00etan, Ikatza tabernan. Bertan, jan-edanaz lagunduta elkarren berri izango dute mintzalagun guztiek eta bidelagunei eskerrak emateko oparitxo bana emango diete. "Eskerrik asko, mintzalagun!" izendatu dute festa, ez baita gutxiagorako
2018/05/30
EKAINAREN 16AN URDAIBAI KAYAK-ZEHARKALDIA
Praktikatu zerbitzuak zikloa osatuko duen azken eta seigarren txangoa dakar: Urdabaien kayak zeharkaldia.
Kortezubitik Laidarainoko ibilbidea izango da, eta bukaeran nahi duenak Bird-Center-era bisita egin dezake. Ez dago esan beharrik, plan aparta betiko errutinatik ateratzeko.
Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN
Horrela itxiko du ikasturtea KIROLA eta NATURA egitasmoak. Datorren urtean, gehiago izatea espero dugu!
2018/05/25
Alkizako UrMara museora bisita gidatua!
Koldobika Jauregi eskultorearen eskutik, pare bat orduko ibilbidez
gozatu genuen UrMara museo inguruko basoan zehar: hainbat eskultura
ikusi eta bere azalpenak entzun genituen eguraldi ederraz gozatu
bitartean. Amaieran, hamaiketakoa egin genuen eta papera egiten ere irakatsi
zigun!
Mila esker, beraz, Koldobikari eta Urmara museoari, larunbat goiza giro paregabean igaro baikenuen!
Museoaren informazio osagarria, HEMEN duzue.
Andoaingo mintzalagunoi azken ekintza geratzen zaigu aurtengo ikasturteari amaiera emateko: ekainaren 19ko karaokea! Ez galdu
Subscribe to:
Posts (Atom)





