2018/10/15

Astigarragan Mintzalagun ikasturtearen aurkezpena


Gipuzkoako hainbat udalerritan hasiak gara aurkezpenak egiten ikasturteari hasiera emateko. Astigarragan, esaterako, Mintzalagun eta Zilegi eskola egitasmoen berri emango dute, hilaren 17an. Aurkezpena goizean eta arratsaldean izango da, goizeko 9:30etan eta 18:30etan, hurrenez hurren, AEKren egoitzan. Gonbidatuta zaudete!

Iazko ikasturtean egindakoaren berri jakin nahi izatera, HEMEN begiratu dezakezue.

2018/10/11

Gero eta gehiago gara!

Mintzalaguna egitasmoa dagoeneko Euskal Herrian ezaguna egin den egitasmoa dugu. Horren adibide dira urtero ekimen honetara batzen zaizkigun herri eta dinamikak. Urola Kostan, esaterako, oraingoz 18 mintza talde ditugu: bi Zumaian, beste bi Orion eta 15 Zarautzen. Parte hartzaileen gorakada izan dute. 


2009an ekin genion Mintzalagun Programari eskualde honetan. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.
Programaren bilakaera ona izan da eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.



Bejondeizuela eta segi horrela! 


2018/10/10

Hasiera ekitaldia Andoainen!


Gainerako herri askotan bezala, Andoaingo mintzalaguna ere abian da. Aurten ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera, eta ikuskizun paregabea antolatu dute, hilaren 17rako. Xabi Payaren eskutik dator "Piano gaineko bertso-gogoetak". Ezbairik gabe bertso eta piano doinuez gozatzeko aukera ederra izango dute bertaratzen direnek. Sarrera librea eta edonorentzat, doan. Gonbidatuta zaudete!


2018/09/18

Egin zaitez Mintzalagun!


Zergatik egin Mintzalagun? Bideo honetako protagonistek ondotxo azaltzen dute:


Azkoitian MINTZODROMOA!


Aurtengo ikasturteari hasiera emateko hasi gara inguruetako herrietan ekimenak antolatzen. Horietako bat da Azkoitian antolatu zuten MINTZODROMO arrakastatsua. Hizpide izan zituzten bidaiak, kultura kontsumoa, ordu aldaketaren gorabeherak... Eta nola ez , jan eta edateko parada ere izan zuten, guztia ere giro bikainarekin. 
Hemen duzue bertako aldizkariko kronika txikia.