2009/10/15

Zozketan saridunak

Bertsolari txapelketa nagusia (Zarauzko kanporaketa)





Urriak 18, igandea, Aritzbatalde Kiroldegian, 17:30ean



Saridunak:

Ainara Buenetxea

Imanole Arrizabalaga

Jesus Mari Gabilondo

Fernando Barrios

Candi Lopez Zuazo

Mariano Cedrom





2009/09/24

mintzalagun berriro martxan



Izena emateko epea irailaren 28tik urriaren 8ra


-AEK EUSKALTEGIETAN(Zumaia eta Zarautzen)

- ZARAUZKO UDAL EUSKALTEGIAN

Telefonoz: 943 860248 edo 607 602 194

2009/06/15

Amaiera ekitaldia


Eskerrik asko bertara hurbildu eta parte hartu zenuten guztioi!!

Gogoratu, aste honetan zehar egitasmoari buruzko balorazioa egitera pasako garela talde guztietatik, zeuon hitzorduak errespetatuz!!!

2009/06/01

A ZE IBILALDIA!!!! Flysch-a!



Goiz pasa "zoragarria", ez dago egun hura deskribatzeko hizt hoberik! Zer diozue? Han ibili ginen olatuen noraezean Zumaia - Deba bitarteko kostak eskaintzen dituen aztarna geologikoak ulertu nahian.


Bildu ginenon aurpegiak... hasierakoak!!! jejeje!



Hurrengo sarreran ikusiko dugu nolako aurpegiekin amaitu genuen ibilaldia!! jejeje

2009/05/18

III. LAUKIROL PROBA

Aurten hirugarrenez antolatu dute LAUKIROL PROBA. Aurreko biak Zumaian izan ziren, eta aurten lehenengo aldiz Zarautzen izango da, ekainaren 6an (larunbata), 10:00etatik 13:00etara, hondartzan eta malekoian (Desertu Txikiaren inguruan). Egun horretan, beraz, eskualdeko hainbat kirol elkarte lehiatuko dira elkarren kontra lau kirol hauetan: futbola, eskubaloia, boleibola eta saskibaloia.


Sariak:
· 1. SARIA: bazkaria edo afaria taldeko kide guztientzat Argiñano jatetxean.
· 2. SARIA: bazkaria taldeko kide guztientzat Kulixka jatetxean.

Izena emateko azken eguna ekainaren 2a da. Parte hartzeko gonbita egiten dizut. Goiz polita pasako dugu, eta bestela, ikusi aurreko urteetako zenbait argazki http://www.sasoian.info/ helbidean.

Argibideak eta izen-ematea:
Zure herriko kiroldegian edo Euskara Zerbitzuan.

943 00 51 04, Zarauzko kiroldegia (Edorta Badiola)
943 00 51 16, Zarauzko Euskara Zerbitzua (Olatz Elustondo)
943 89 08 08, Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua