2011/12/22
2011/12/19
2011/12/14
SANTO TOMAS AZOKA ZARAUTZEN

Urola kostako mintzakide guztiok gonbidatuta zaudete datorren larunbatean, abenduak 17, Urola kostako AEK euskaltegiak antolatzen duen XVI. SANTO TOMAS AZOKA-ra.
Azoka Zarauzko Lege Zaharren enparantzan izango da. Hara bertaratzen zaretenok artisau eta baserritarren azoka ikusteko aukera izango duzue; horrez gain, talo postua, txistor lehiaketa , otar eder baten zozketa... Hau dena girotzeko trikitilariak eta Arraio Irratia bertan egongo dira.
Beraz, animatu eta etorri talo bero eta goxo bat jatera. Zuen zain egongo gara!
2011/11/28
AZKOITIAN ERE MINTZALAGUN!
Aurten ere hasi gara MINTZALAGUN egitasmoarekin Azkoitian. Iazko erantzun ona ikusirik, aurtengoan are indar eta gogo gehiagorekin gainera. Iaztik dabiltzanez gain, aurten PARTAIDE eta talde berriak ere izango ditugu. Beraz, kuadrila ederra euskaraz ondo pasatzeko gogoz.
13 talde ariko dira astean behin elkartu eta euskara ahoan, herriko txoko ezberdin guztietan. Zuk ere parteide izan nahi baduzu, izena emateko aukera zabalik duzu urte osoan. Horretarako pasatu Azkoitiko AEK euskaltegitik edota Udaleko Euskara Zerbitzutik.
Animatu!
2011/11/16
HASIERA EKITALDIA: ELKARRIZKETA ETA SOLASALDIA
Mintzalagun egitasmoa from Erlo Telebista
Gogoratzen duzue azaroaren 4an Zarauzko Etxezabalan elkartu ginela aurtengo hasiera ekitaldia ospatzeko? Ba, hemen daukazue bideoa. Bideoan gure bi mintzakideri (Lourdes Tellabide eta Leire Ugaldebere) egindako elkarrizketa dago ikusgai.Horrekin batera, Marronen aurkezpena ere ikusteko aukera izango duzue.
Subscribe to:
Posts (Atom)


