2012/09/19

Mintzalagun berriz abian Urola Kostan!

-->

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarri dugu martxan berriro.

Jakingo duzuen bezala, Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 65 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan 19 taldetan banatuta . Mintzalagun hauek guztiek oraingoan, euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu gurekin! lemapean.

Aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke. Hortaz, helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.

    • Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!

    • Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!

Izen-ematea: noiz eta non

Izena emateko epea irailaren 19tik urriaren 10era izango da.

Izena emateko 4 bide dituzu:

    • Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.
    • Telefonoz: 943 13 01 75 edota 943 86 04 62
-->

2012/06/25

Ikasturte amaiera bikaina Azkoitian!

                                          Bertso tailerrean ez ziren falta izan, bertsoa, umorea, jana eta edana!
                                          Mundialak gara!




                                          Afaltzen hasteko prest !

Ikus daitekeenez, lagun asko elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko. Bertso tailerra oso interesgarria izan zen eta uste baino gehiago ikasi genuen. Eskerrik asko Erniarraitz bertso-eskolari, batez ere, Eneritz, Jokin eta Silviari.

Ondorengo afaria ere ez zen atzean garatu! 50 laguneko kuadrila bikainak ederki afaldu genuen Iraurgi elkartean! Afaria goxo- goxo zegoen, gure sukaldari eta bere laguntzaile finei ere eskerrik asko!!!!!!

Uda bikaina pasa dezazuela eta irailean ikusiko gara elkar!!!!!!!!!!!

Bitartean, izan EUSKALAKARI!!!!!!!!!!!!!!!!!




2012/06/18

Arratsalde bikaina Ondaregunea bisitatuz!






Bisita oso interesgarria izan zen. Azkoitiko historiari buruzko txutxu-mutxu batzuk ezagutu genituen. Eguraldi bikaina egin zuen eta ondorengo tragoa ere ederki etorri zitzaigun egarria asetzeko! Ikusten den bezala, talde bikaina elkartu ginen!


2012/06/12

Ikasturte amaierako festa Azkoitian!


Ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, BERTSO TAILERRA izango dugu Azkoitiko bertso eskolaren eskutik. Elkarguneko sukaldean elkartuko gara eta meriendatu bitartean, berTsoa izango dugu hizketa gai. Ea bertsoren bat edo beste ere abesten dugun!

Ondoren, 20:00ak aldera, Iraurgi elkartera joango gara afari goxo-goxoa zain izango baitugu, Fernando txefaren eskutik.

Ikusten duzuenez, plan zoragarria! Elkarguneko sukaldean ikusi nahi zaituztet guztiok, bertsorako gogoz!

Animatu!

San Martinera bisita!


Ekainaren 14an San Martingo ondaregunea bisitatzera joango gara. Izan ere, azkenaldian egin diren arkeologia-azterketek garbi adierazten dute mendiska hau "sagaratua" dela gutxienez, VII.mendetik, elizatxoan aurkitu duten errausketa-ontziak kontuan izanda. Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoak dira dorrea eta erloju handia, Bilboko Zugasti etxeko erlojugileek egina 1859an. Gaur egun berreskuratu egin da, arkeologia-museo gisa eta eliza-jardueretarako, eta Azkoitiren historia eta Euskal Herriaren ikusmolde espirituala ederki jasotzen dituen lekua da.


Beraz, animatu eta azaldu arratsaldeko 18:00etan euskaltegira! Bertatik oinez abiatuko gara eta ondoren hitzalditxoa izango dugu !