2013/01/15






18. Korrikak euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hori dela eta, aurtengo omenaldia kalean egin nahi dugu, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa batean, hain zuzen. Txotx erraldoia egingo dugu urtarrilaren 26an, Usurbilen, egun osoko egitarauarekin.

Nola ez, festa honetara Mintzalagunak ere gonbidatuta zaudete.

Izen-emateak AEKren euskaltegietan (Sarrera 10 euro: jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne)

Anima zaitezte! Primeran pasako dugu!!!



Entzun Korrikako abestia hemen:


2013/01/11

HIKETALAGUN MARTXAN UROLA KOSTAN.

HIKETALAGUN
HIKA IKASTAROA
MINTZA-SAIOAK   
 
Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek eta  Urola  Kostako  AEKk ikastaroa antolatu dute, hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat.


Helburua da hika hizketan hastea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-lagun taldeak sortuko dira, 4 astez hika aritzeko (astean saio bat).

Ondoren datoz ekimenaren inguruko xehetasun guztiak.

Helburua:

Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez.

Nola:

Prestakuntza eman (ikasi, berritu) eta mintza-lagun taldeak sortu (astean behin ordu betez hika aritzeko)

Prestakuntza:

  • 10 orduko ikastaroa
  • Bina orduko 5 saio
  • Edukia: hika aritzeko arauak (egoerak, solaskideak...), adizkiak...

Mintza-lagun taldeak

  • Astean saio bat, 90 minutukoa
  • Parte-hartzaileei eskatuko zaie konpromisoa ikastaroa egin eta lau astez mintza-lagun taldeetan parte hartzeko

Egutegia:

Prestakuntza, 10 ordu
Ostegunetan, 2 ordu,
18:00etan edo 18:30ean hasita
Urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14, 21
Mintza-lagun taldeak
4 aste
Otsailaren 25etik martxoaren 22ra


Non:

Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira.

Antolatzaileak:

Ekimena antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek eta Urola Kostako AEKk.

Izen-ematea eta argibideak:

Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 21ean

Izena emateko honako hauetara jo behar da:
Urola Kostako AEK,
tel. 943130175, urolakosta@aek.org

Urola Kostako Udal Elkartea,
tel. 943890808, euskara@urolakosta.org

2012/12/18

San Tomas azoka Zarautzen.


Larunbatean Zarauzko Udaletxeko plazan San Tomas Azoka izango da.
Animatu eta azaldu!

2012/12/17

Iñaxioren bertsoa.

Hemen duzue Zarauzko Iñaxioren azkeneko bertsoa:

Espainia aldetikan
jasoa dugu berria
intelektual talde batek
denon eskura jarria
Gaztelerak bizi-omen du
gaur egoera larria
eta indartu beharra
omen da (lotsagarria!)
Nazio hizkuntz bakarra !
hau da beren aldarria
eta Tele 5k ere
babestu du oinarria
Orregaitikan gaurkoan
mugitu Euskal Herria !
Boikota Tele 5 ri !
hori da lehen neurria.

Doinua: Habanera (X.Lete) 
 

Eta zuek, boikota egingo al diozue Tele 5ri?

2012/12/11

Kopla Txapelketa ostiralean Putzuzulon!

Ostiralean Zarauzko Putzuzulon izango den Kopla Txapelketa ikusteko sarrerak zozketatu ditugu. Saridunak hauek dira:

Mertxe Usandizaga
Iñaxio Uría
Carlos Rodriguez

Iaz Beñat Gaztelumendi izan zen irabazlea. Aurten, nor izango ote da?