2009/01/12

aurkezpena

ZER DA MINTZALAGUN?
Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da MINTZALAGUN. Hiru dira honen helburu nagusiak. Alde batetik, euskaldunon elkar ezagutza bultzatu. Bestetik, euskaraz hitz egiteko aukera gehiago sortu. Eta, azkenik, gure herrietako euskararen egoera hobetu.

NORK ANTOLATZEN DU?
Urola Kostako Udalak, Mankomunitatea, Urola Kostako AEK eta Zarauzko Udal euskaltegia dira proiektu honen eragileak.Eta herrietako hainbat elkarte, talde eta gizabanako ezinbesteko laguntzaileak.

NORENTZAT DA MINTZALAGUN?
Euskara ikaslearentzat: Komunikatzeko oinarrizko ezagupena duen ikasle edo ikasle ohiarentzat
Euskaldunarentzat: euskaldun osoa, zaharra zein berriarentzat.

ZER ESKAINTZEN DIZU MINTZALAGUNEK
Mintzataldea: Adina, zaletasunak eta disponibilitatearen araberako 4-5 lagunez osatutako taldeak.
Mintzagenda Mintzalagunon artean antolatutako ekintzak, besteak beste; irteerak, afariak, tailerrak, hitzaldiak...

ZER ESKATZEN DA?
Ez da dirurik eskatzen, asteon ordu bateko konpromisoa baizik, aurretik zuon artean adostutako une eta lekuan, euskaraz hitz egiteko konpromisoa.

IZENA EMATEKO
Telefonoz deitu edo mezua bidali ondoko helbidera: urolakosta@aek.org


No comments:

Post a Comment