
Martxoaren 30ean pintxo lehiaketa izango dugu Azkoitian. Arratsaldeko 18:30etan Elkarguneko sukaldean. Ondoren afari mundiala!
Pintxo lehiaketan parte hartzeko oinarriak honako huek dira:
- Parte hartzaileak: mintzakide den edonork parte hartu dezake.
- Taldeek 2-4 lagunekoak izan beharko dute.
- Oinarrizko osagaiak (olioa, gatza eta ogia) guk jarriko ditugu. Gainontzeko osagaiak, talde bakoitzak ekarri beharko ditu.
- Pintxoak Elkarguneko sukaldean presta daitezke edota etxetik aurreratuta ekarri. Etxean prestatzen hasitakoak, Elkargunean berotu eta azken ukituak emateko aukera izango da.
- Talde bakoitzak bere sardexkak, labanak eta pintxoaren aurkezpena egiteko platerak ekarri beharko ditu.
- Talde bakoitzak pintxo bakoitzeko 3 ale prestatuko ditu epaimahaikideentzat.
- 20:00etan bilduko den epaimahaiak erabakiko du mintzalagun talde irabazlea. Beraz, ordurako pintxoek prest egon beharko dute.
- Epaimahaiak pintxoen zaporea, originaltasuna eta aurkezpena baloratuko ditu.
- Pintxoak ezkutuko zenbaki edota gaitzizenen bidez identifikatuko dira.
- Elkarguneko sukaldea 18:30ean irekiko da.
- Lehiaketan aritzeak oinarriak eta epaimahaiaren erabakiak onartzea dakar.
Pintxo
lehiaketako zein afarirako izen emateko azken
eguna martxoaren 23a, ostirala, da. Beraz,
zuen parte hartzea baieztatzeko deitu AEKra: 943 15 10 89 /
Anima zaitezte!
No comments:
Post a Comment