Ikasturte
berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio,
Zarautz eta Zumaiako udalekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarri
dugu martxan berriro.
Urola
Kostako Mintzalagun Programak 5 urte bete
ditu. 2009an hasi ginen euskaldun berriak euskaldun zaharrekin
elkartu eta asteroko hitzorduak egiten, euskaraz aritzeko.
Iaz,
Urola Kostan 20 talde elkartu ziren astero, euskaraz aritzeko
(taldeak 2-5 pertsonakoak dira), guztira 67 pertsona.
Aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi
genuke. Hortaz, helburu hori lortzeko zuen laguntza
ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.
- Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!
- Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!
Hori
osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu
(hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteera
ere egiten dugu udaberri aldera eta eskualdeko kultur emanaldietara
joateko sarrerak zozketatzen ditugu mintzalagunen artean (antzerki,
kontzertu...). Horrez gain, EHUko kredituak ere eskura ditzakezu.
Argibideak
jaso edo izena eman
- Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia
- Telefonoz: 943 13 01 75
ANIMATU ZAITEZ ETA PRAKTIKATU GUREKIN!
No comments:
Post a Comment