Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Zikloa
osatuko duten sei txangoak Praktikaturen ohiko eskaintza osatzera
datoz. Orain arte Mendilagunak, Berbabentura eta Barnetegi Ibiltariei
esker mendi irteerak, eskalada, orientazio ikastaroak, arroila
jaitsierak... euskaraz burutu badira ere, sei txango hauek kirola,
natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazioa izan nahi dute.
Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea,
eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz.
Dagoeneko egin dira irteera batzuk; biharkoa bertan behera geratu da eguraldi txarra dela eta. Hurrengoa apirilaren 21ean izango da, Trapagaranen, Zugaztietan orientazioa lantzeko asmoz. Informazio osagarria eta izen ematea, ondorengo helbidean.
Anima zaitezte! Aukera paregabea baita euskaraz ere naturaz gozatzeko.
No comments:
Post a Comment