Hizkuntzaz gozatzeko mila eta bat aukera ditugu gaur egun: literatura, zinea, antzerkia, musika... oraingo honetan azken honi erreparatuko diogu. Euskal Herriko musikagintzaren abaniko zabala eskaintzen digu BADOK atari digitalak.Orain arteko ezaugarriak mantenduta eta berriak gehituta, euskal kantagintza ezagutu eta entzuteko gune eraginkorragoa bilakatu da Badok.info ataria. Berria
kazetak sortu zuen 2009an, euskal kantagintzari buruzko dokumentazio
bilgune izan zedin. Atari berrituak ezaugarri horiei eutsi badie ere,
aldaketa esanguratsuak
izan ditu, eta orain hiru zutabe nagusi ditu. Batetik, euskal
musikaren kontsumoa eta hedapena sustatzeko asmoz, streaming bidez
euskal musika entzuteko plataforma bilakatu da. Hainbat aukera
eskaintzen ditu zerbitzu horrek: beste plataformetan dagoen euskal
musika entzun, zerrenda propioak sortu, musikari eta jende ezagunaren
zerrendak entzun... Bestetik, euskaraz ekoitzitako
lanen datu-basea hobetu eta osatu dute. Azkenik, aldizkari
digitala ere izango du atariak, gaurkotasunari, azterketari eta
kritikari lekua egiteko. Azken atal honetan, halaber, zenbait blogariren
lanak eta gai jakinei buruzko sailak ere irakurri ahal izango dira.
No comments:
Post a Comment