2018/06/26

Ikasturtea amaitu dugu!

Udako solstizioak udan sartu garela adierazten digu, eta jakina, horrekin batera ikasturtea ere amaitutzat jotzen dugu. Behar bezalako agurra egiteko hainbat herritako mintzalagunek ospakizun ederra egin dute.

Anoetan, esaterako, afari merienda egin zuten Kuku elkartean. Ezustekoak ere egon ziren, izan ere, lau bidelariri ATARIA egunkariko urtebeteko harpidetza oparitu zieten, egitasmoan parte hartzea eskertze aldera.



Andoainen ere umoreko bukatu nahi izan zuten, eta zer hobeto abesten bukatzea baino! Mintzalagunak eta euskaltegiko ikasleak ere hurbildu ziren, eta giro ederra eta polita sortu zen gero! Euskaraldirako argazkia ateratzeko ere aprobetxatu zuten aukera





Azkoitian, berriz, ostiral honetan emango diote amaiera ikasturteari eskertza omenaldiaren bidez. Denetarik prestatu dute:euskaldun berriek testu bat irakurriko dute, euskaldun zaharrek ere tartetxo bat izango dute bi hitz egiteko, bertsolari baek ere parte hartuko dute, bideo bat ere prestatu dute euskaldun berriekin.

No comments:

Post a Comment