Altzon izan ziren Andoaingo Mintzalagunak iragan larunbatean. Enaitz gidak emandako azalpenak entzun bitartean, Migel Joakin
Eleizegi (1828-1861) 'Handia' zenaren urratsak batetik bestera
jarraitu zituzten: eliza, baserria eta
erakusketa. Liluratuta egin zuten ibilbidea, entzuten ari ziren
kontakizunak tarteko: "2,42 metroko garaiera omen zuen", "195 kg
pisatzen omen zituen", "ikusi zenbat neurtzen zuen besoak zabalduta",
"hemen eserita oinekin lurra ukitzen omen zuen"...
Aurtengo ikasturtean, Andoaingo Mintzalaguna egitasmoak Xabi Paiaren ikuskizuna, sagardotegia, sukaldaritza makrobiotikoaren tailerra eta Altzoko Handiaren bisita-gidatua antolatu ditu.
Argazki gehiago ikusteko jo ezazue
helbide honetara.
No comments:
Post a Comment