Atzoko bero sargoriari aurre egiteko. bertso giroan ibili ziren mintzalagunak Unai
Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolarien bidelagun. Lanbroa
tabernan egin zuten lehen geldialdia, eta ondoren herrian zehar
ibiliko kantuan eta puntutan. Entzule gisa bakarrik ez,
mintzalagunek zein Andoaingo AEKko ikasleek ere gai jartzaile lanak
egin zituzten, punturen bat edo beste prestatuta. Primerako saioa izan zen atzokoa, bi bertsolariak oso fin, umorez eta fresko aritu ziren. Ezagun da entrenatuta daudela!
Horrela amaitu dute ikasturtea Andoainen, baina hurrengorako pilak kargatuta izango dituzte, ziur!
No comments:
Post a Comment