Andoainen ikasturteari itxiera emateko, azken ekintza egin zuten iragan ostiralean Bidaide egitasmoaren baitan. Oka jolasean aritu ziren bai gurasoak eta bai haurrak, eta eguraldia lagun zutela, joko dinamikoak eta mugituak egin zituzten elkarrekin.
Urte osoan zehar lau ekimen egin dituzte guztira, helburua izanik gurasoak eta haurrak elkarrekin euskaraz jardutea, ahal dela, jarduera entretenigarri eta ludikoak egiten ari diren bitartean. Horrela, azaroan Aplikazioak euskaraz izeneko hitzaldiarekin hasi eta maiatzean Oka jolasarekin itxi dute ikasturtea.
Ez dugu ahaztu behar, ordea, udan ere euskaraz aritzeko jarduerak eta adibideak ugari ditugula. Beraz, ez dago aitzakiarik eta egin ezazue zuen aukera!
No comments:
Post a Comment