Zertan ari ote dira Txus, Joxean, Angel, Inaxio, Patricia eta Miren Joxe Felipe Auzmendirekin? Aktore bihurtu al dira? Adi, urtarrileko kanpaina prestatzen ari dira, laster ikusiko dugu emaitza. Aupa, ekipo!
2017/12/21
Begira, begira! Andoaingo mintzalagunak... aktore!
Zertan ari ote dira Txus, Joxean, Angel, Inaxio, Patricia eta Miren Joxe Felipe Auzmendirekin? Aktore bihurtu al dira? Adi, urtarrileko kanpaina prestatzen ari dira, laster ikusiko dugu emaitza. Aupa, ekipo!
2017/12/20
Eguraldi txarrari aurre eginez, mihiak dantzan
Aurreko larunbatean, abenduak 16, Zarauzko mintzalagun batzuek euri zaparradari, txingorrari eta hotzari aurre egin eta antolatutako mintzodromoan parte hartu zuten. Hotz, baina giro atseginean aritu ziren.
Mila-mila esker parte parte hartu duzuen guztioi! Hurrengora arte!
Lili jauregira bisita interesgarria
Abenduaren 16an, larunbata, Zestoako
Lili jauregira joan ziren Mintzalagunak. Bertan, zestoar ikasleekin kafetxo bat
hartu ondoren,20 laguneko taldean jauregira iritsi ziren eguardiko
12:30ean. Han zuten zain, Andre Madalen, guri bere jauregiko txoko
guztien berri emateko. Hau da, aktore batek , 30 minutatan, etxeko
historia kontatzen du.
Eta hauxe da azpimarratzekoa: bere
bakarrizketaren bidez, bertaratuak ere istorioko protagonista bihurtu zituela. Oso entretenigarria eta dinamikoa izan zen. Eta bai ikasleek,
eta bai mintzalagunek erraz ulertu zutela esan zuten.
Bisita amaitu zenean, denok kontatukoa
komentatzeko aukera izan zuten, tragotxo bat lagun. Eta bada,
bazkaltzen gelditu zenik ere!!
Beraz, batzuek ,abenduaren 16a
,euskaraz bizi izan zutela esan daiteke!
Aupa zuek!
2017/12/19
Euskaldun berria zara? Euskara praktikatu nahi? Parte hartu Anoetako Mintzalagunean
Anoetako Mintzalagun egitasmoan euskara praktikatu nahi duten euskaldun berriak behar ditugu. Oso erraza da! Astean zuk aukeratu ondoen datorkizun ordua, eguna eta lekua eta ordubetez euskaldun zahar batekin eta zure egoera berean dauden beste lagun batzuekin ariko zara euskaraz. Animatu eta parte hartu!
Interesa duzuenok, andoain@aek.eus helbidera idatzi dezakezue, edota Anoetako udal bulegoetan. Baita 943651200 telefono zenbakira deituta ere
2017/12/15
Errege-opila prestatzen ere ikasi dute Andoainen
Subscribe to:
Posts (Atom)




