Andoaingo ikasle eta mintzalagunek pintxo lehiaketa egin zuten atzo San Tomas bezperan. Talde bakoitzak pintxo bana aurkeztu zuen, eta epaimahaiak izena, zaporea eta orijinaltasunaren arabera puntuatu zituzten.
Lehia estu egon zen, bi pintxok puntu berak lortu baitzituzten. Giro ederrean ibili ziren atzo, jan edanaren aitzakian, eta giro ezin hobean.
Egun hauetan ohikoak dira gisa honetako ospakizunak, dela San Tomas ospatzeko, dela Eguberrien usainean murgiltzeko. Aitzakia edozein delarik ere, beti dago parada euskaraz jarduteko, ahobizi edo belarriprest. Beraz, Gabonetan ere, egin dezagun euskaraz, oparitu dezagun euskara!
EGUBERRI ON!
2018/12/21
2018/12/11
Abenduak AEK festa Urola Kostan!
Urola Kostako mintzalagun taldeak AbEnduaK AEK jaia ospatuko dute larunbatean hilaren 15ean, Zarautzen. Mintzodromoa egingo dute, eta ez da musikaz eta janaz gozatzeko aukerarik faltako.
Anima zaitezte!
2018/12/05
Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA!
Euskaldun guztiok ondotxo dakigu abenduaren 3an gure eguna dela, euskararen nazioarteko eguna, alegia. Euskal Herrian ez dira falta izan ospakizun ekitaldiak, hasi goi erakundeetatik eta herri edo auzorik xumeeraino. Bada, gurean ere egunari omen egin genion bai ikasle eta mintzalagunok. Lehenik, mintzodromoa egin genuen, eta parada hori baliatu genuen euskaraldiak utzi digun aho-zapore eta esperientziez mintzatzeko. Eta ondoren jan-edanean jarraitu genuen hitz eta pitz!
Zorionak, beraz, euskaldun guztioi, eta jarrai dezagun euskaraz aurrerantzean ere!
2018/11/29
Euskaraldiak uztitako historio txikiak
Ia astebete daramagu Euskaraldia bizitzen, eta hamaikagarren egunera ere ari gara iristen. Bada, ziur gaude esperientzia politak zein bitxiak tokatu zaizkizula...
Hedabide anitzek tarte berezia eskaini diote Euskaraldiari, eta guk ere keinu txiki bat egin nahi dugu. Errepara iezaiozue, esaterako, ARGIA aldizkariak sortutako atal bereziari. Bertan aurkituko dituzue ariketa kolektibo honek utzitako historio txikiak. Ikusi nahi?
HEMEN duzue luze eta zabalago.
Bitartean, animo eta eutsi goiari!
Euskaraldi on!
Hedabide anitzek tarte berezia eskaini diote Euskaraldiari, eta guk ere keinu txiki bat egin nahi dugu. Errepara iezaiozue, esaterako, ARGIA aldizkariak sortutako atal bereziari. Bertan aurkituko dituzue ariketa kolektibo honek utzitako historio txikiak. Ikusi nahi?
HEMEN duzue luze eta zabalago.
Bitartean, animo eta eutsi goiari!
Euskaraldi on!
2018/11/26
Eibarreko ikastetxeetako Eusliderrak esperientzia
Euskararen normalizazio bidean, gero eta eta egitasmo gehiago jartzen dira abian, bai helduekin bai gazteekin egiteko. Kasu honetan Eibarko lau ikastetxeetan (Zuloaga, Itzio, Aldatze eta La Salle)Eusliderrak esperientzia burutu dute, eta 250
ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Hori guztia Eta kitto!-ko herri aldizkarian erreportaje batean jaso dute.
Gomendagarria irakurtzea, bertako euskalkian idatzia baitago eta atsegina da.
2018/11/23
Aplikazioen hitzaldia, arrakastatsua!
BIDAIDE egitasmoaren barruan, euskarazko aplikazioen inguruko hitzaldia izan genuen atzo Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean. Iurdana Acasuso Azkue Fundazioako zuzendariak gaur egun sarean ditugun aplikazioen berri eman zigun, guztiak ere euskaraz eta haurraren heziketarako lagungarriak direnak. Guraso eta zenbait irakasleren artean 20 lagun bildu ginen, eta bertaratutakoak oso gustora aditu genituen Acasusoren azalpenak.
Berak adierazi bezala, arazorik handiena bilaketan datza. Izan ere, ez dago euskararzko aplikazioak biltzen dituen sare bilgune amankomunik; garatzaile bakoitzak bere produktuak egiten ditu eta sarean zehar barreiatuta daude, eta kuxkuxean ibili beharra dago hauek bilatzeko. Produktu berriak eta berritzaileak egon badaude, baina zailena hauen berri izatea da. Azkue Fundazioak lan txukuna egin du honi dagokionez, txosten eguneratua osatu baitu egungo aplikazio interesgarriak biltzen dituena.
Hitzaldiaren aurretik, ordea, BIDAIDE egitasmoaren berri eman zuen Andoaingo AEK-ko ordezkariak. Zer da, bada, BIDAIDE?
Laburrean esateko, gurasoek eta haurrek elkarrekin euskaraz jolasteko aukera eskaini nahi du programa honek. Hainbat helbuu ditu: guraso eta haurren artean euskararen erabilera sustatzea, aisialdirako aukera eskaini eta ondo pasatzea, eta harreman sare berriak osatzea. Urtean zehar hainbat ekintza egingo dituzte. Interesa duenak Andoaingo udalera eta euskaltegira jo dezake informazioa osatzera.
2018/11/19
Umorez hasi dugu ikasturtea Zumaian!
Pasa
den ostegunean, hilak 15, Mintzalagunen hasiera-ekitaldia izan genuen
Zumaiako Oxford aretoan. Lagun batzuk elkartu ginen Bakean
dagoenari bakean utzi
elkarrizketa ikusteko, eta mokadutxoa egiteko moduan ere izan ginen.
Askorako eman zuen saioak; barre egin genuen euskarakaden
kontura, baita geure buruaz ere.
Bertaratutakook aulkitik altxa gabe egon ginen adi-adi, irribarrea
ahoan; eta bukatutakoan, jan-edanaz ere gozatu genuen.
Partaideak
Ikasturtea nola hasi den ikusita ezin gara kexatu; izan ere, une honetan, 89 mintzalagun
ditugu Urola Kosta eskualdean. Baina izena eman nahi duenak badu aukerarik oraindik:
urolakosta@aek.eus helbidera
idatzita edo 625485215 telefono-zenbakira deitu.
2018/11/14
Makrobiotika ikastaroa
Pasa den astean makrobiotikaren unibertsora hurbildu ziren Andoaingo mintzalagunak. Oinarrizko azalpenak entzun ondoren, gaueko menua prestatzeari ekin zioten:
-Miso zopa barazkiekin
-Seitana laranja erara
-Artatxiki pastela kakahuete edo tahini saltsarekin
-Osawa pastela
Eta ondoren, nola ez, prestatutakoa afaldu zuten Peña Santa Krutz elkartean, konpainia eta armonia oneko
Inoiz ez baita berandu gauza berriak ikasteko, ezta?
Kronika zabalagoa ondorengo HELBIDEAn duzue.
-Miso zopa barazkiekin
-Seitana laranja erara
-Artatxiki pastela kakahuete edo tahini saltsarekin
-Osawa pastela
Eta ondoren, nola ez, prestatutakoa afaldu zuten Peña Santa Krutz elkartean, konpainia eta armonia oneko
Inoiz ez baita berandu gauza berriak ikasteko, ezta?
Kronika zabalagoa ondorengo HELBIDEAn duzue.
2018/11/12
Zumaian, hasiera ekitaladia!
Irudian ikus dezakezuenez, Zumaian azaroaren 15ean emango diote hasiera mintzalagun ikasturteari. Horren aitzakian, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik sei bakarrizketa eskainiko dituzte, euskara eta generoa umore gaitzat hartuta. Tentagarria, ezta? Bertaratu eta gozatu ikuskizunaz!
2018/11/07
Urola Kostan gorakada!
Mintzalagunok ekin diogu ikaskurte berriari, gogotsu eta urte ederra izateko asmotan. kanpainaren ondorioz jende gehiago batu da gugana, izan ere, gero eta gehiago dira euskaraz bizitzeko hautua egin nahi dutenak, jakitetik praktikarako jauzia egin nahi dutenak.
Azkoitian, esaterako, aurten 8 kide gehitu zaizkigu egitasmora, eta iazko 37 kidek jarraitzen dute. Horiek denak 9 taldetan daude banatuta, aurten bi talde gehiago sortuta.
Bestalde, goian dituzue iazko inkestaren emaitzak. Antza denez, balorazio ona egin digute. Zorionak, eta eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!
2018/11/05
Ikasleak eta mintzalagunak ere Euskaraldiarekin bat!
2018/10/29
PRAKTIKATU ETA BIZI spota 2018
Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien
bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean: berbalagun,
mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da!
bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean: berbalagun,
mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da!
Edo
agian ez da zure kasua, baina ezagutzen duzu ekimen hauetakoren bat
ondo etorriko zaionik ere, ez egin zalantzarik eta zabaldu mezua!
Izen ematea online HEMEN:
Informazio gehiago gertuen duzun euskaltegian edo udaletxean.
ANIMA ZAITEZ!
2018/10/26
Azkoitian aurkezpen ekitaldia
Azkoitian ere Mintzalaguneko aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo, osteguna. Horretarako,
Kontzejupen elkartu eta 19:00etan eta mokadutxo egin zuten. Egitasmoko kideek beraiek ekarri zuten jatekoa: txorixoa,
urdaiazpikoa, ogia, patatak,patata tortillak,gazta, bizkotxoak,
brownie... Sabela beteta
23 lagun bildu ziren guztira eta aurten izena emandako 8 laguni ongi etorria egiteko aprobetxatu zuten ekitaldia. Jolasak ere tarteko, elkar ezagutzeko eta mintzalagunen sarea indartzeko parada izan zuten atzokoan.
23 lagun bildu ziren guztira eta aurten izena emandako 8 laguni ongi etorria egiteko aprobetxatu zuten ekitaldia. Jolasak ere tarteko, elkar ezagutzeko eta mintzalagunen sarea indartzeko parada izan zuten atzokoan.
Ongietorri, beraz, Mintzalagunera eta eskerrik asko!
2018/10/24
Testigantzak
Parte hartzea bezain garrantzitsua da eurei entzutea, badutelako zer esana. Oraingoan UrolaKostako Maite Etxaide eta Jesus Mari Alkortaren esperientziaren berri izan dugu. Amaia Zalduak jaso ditu hitzok
Mintzalagunen artean
Mintzalagun
egitasmoaren baitan, astero ordubete egiten dute elkarrekin hainbat
bidelari (euskara praktikatu nahi dutenak) eta bidelagunek (euskara
ama hizkuntza dutenak). Batzuek ez diote erlojuari begiratu ere
egiten, beste batzuk urte osoan biltzen dira; bada paseoan ibiltzen
denik, mendian, edo pintxo-poteoan, edo kultur ekitaldietara joaten
denik ere. Asko koadrila ere bihurtu dira. Horrek guztiak argi
erakusten du egitasmo eraginkorra dela eta hasierako aurreikuspenak
gainditu dituela.
10.
ikasturtea egingo du aurten Urola kostako Mintzalagunek eta,
oraindik, badira hasiera-hasieratik euskara praktikatzeari ekin
ziotenak; baina, beti ere, Amaia Zaldua Arrillaga koordinatzaileak
esan bezala, “pozgarria da jendea animatzea”. Egun, 20
mintza-talde ditugu gure eskualdean, eta aekidea ziur dago gehixeago
izango direla ikasturtea amaitzerako; izan ere, “euskaraz
praktikatu nahi dutenek erraz jotzen dute gugana; horregatik,
itxaron-zerrenda moduko bat dugu. Zailagoa da, ordea, bidelagunak
(txikitatik euskaraz bizi izan direnak) erakartzea. Hori dela eta,
deia egin nahi dugu: astean ordu betez, taldetxo batekin bildu eta
euskaraz hitz egiteko prest dagoenak, jo dezala gugana.”
Orioko
mintzalaguna
Aste
honetan, mugikorra eskutan hartu eta selfie-a
atera dute Orioko mintzatalde bateko
kideek. Kazetari-lanetan ibiltzeko beldur ziren, baina ondo asko
erantzun diote egitekoari.
Zergatik
hasi zineten Mintzalagunen?
Jesus
Mari Alkorta: Gu
euskaldunak
gara, Euskadin bizi gara, eta falta zaigun bakarra da euskara.
Niretzat trauma txikia (edo
handia)
izan da, eta horregatik, nire
euskara hobetu
nahi dut.
Maite
Etxaide:
Nire
asmoa da euskaraz bizi eta neure gurasoen hizkuntza, neure barruan
dagoena, gogoratzea.
Zergatik
jarraitzen duzue?
Maite:
Jendearekin
hitz egiteko aukera ematen du Mintzalagunek
eta aberasgarria da.
Gomendatuko
zenukete Mintzalagun?
Jesus
Mari: Nik
bai;
jende
guztiak hitz egin behar luke euskaraz.
Maite:
Noski;
jendearekin
esperientziak sortzen dira eta oso polita da hori.
Erronkak
Amaia
Zaldua Arrillagak esan digu Zumaia, Zarautz eta Orion nahiko
finkatuta dagoela egitasmoa; datuak ikustea besterik ez dago: hiru
talde Zumaian, hamabost Zarautzen eta bi Orion. Asmoa, ordea, kopuru
horiek pixka bat handitzea
da, talderik gabeko bidelariak badaudenez gero. Alabaina, arduradunak
garrantzitsu irizten dio Getarian
eta Aian ere talde bana osatzeari, saioren bat edo beste egin den
arren, ez delako lortu ekimena errotzea, “eta hori, ohitura
sortzea, alegia, berebizikoa da praktikatzeko laguntza honek
jarraipena izan dezan”. Gaineratu du zaila izango dela erronkari
erantzutea; bi herri horietan euskaltegirik ez baitago.
Dena
den, “ikasturte hasieran, ditugun datuak izatea txalotzekoa da.
Eskertzekoa da herritarrek erakusten duten prestutasuna".
2018/10/18
Bertso eta kantuz, umore ona nagusi atzoko ekitaldian!
Ez zuten nolanahiko gonbidatua ekarri Andoaingo Mintzalaguna 2018-2019 egitasmoari ekiteko: Xabi Paya.
Ekitaldia xumea izan zen, baina aldi berean polita eta ikusgarria. Lehenik mintzalagunek eurek osatutako bideo laburra ikusi zuten sarrera gisara, eta ondoren Ainara Rodriguez zinegotziak eta Ainara Loiarte ekimenaren dinamizatzaileek hartu zuten hitza. Mintzalagunaren garrantzia aipatu zuten, Andoainen gero eta indar handiagoa hartzen ari baita, eta dagoeneko herrian zortzigarrenez jarri dute martxan. Ezinbestekoa parte hartzaileen inplikazioa, eta zoriontzekoa, era berean, egiten duten ahalegina, nabarmendu zutenez.
Ondoren Xabi Payak pianoren laguntzaz hiru bertso sorta abestu zituen, eta kantuan jarri ere bertaratu zirenak! Bere garaian Payak berak euskarari eta euskalduntasunari jarritako bertso idatziak ekarri zituen. Umorez eta bere grazia propioz kontatu zituen bere hastapenak, baita euskararekin izandako harremana ere.
Luntx txiki batekin amaitu zen ekitaldia.
Dagoeneko martxan bada ere, urte osoan zehar eman daiteke izena Mintzalagunean, udaletxeko euskara zerbitzuan edota Andoaingo AEK euskaltegian. (943 30 08 31/ 943 59 17 04)
2018/10/15
Astigarragan Mintzalagun ikasturtearen aurkezpena
Gipuzkoako hainbat udalerritan hasiak gara aurkezpenak egiten ikasturteari hasiera emateko. Astigarragan, esaterako, Mintzalagun eta Zilegi eskola egitasmoen berri emango dute, hilaren 17an. Aurkezpena goizean eta arratsaldean izango da, goizeko 9:30etan eta 18:30etan, hurrenez hurren, AEKren egoitzan. Gonbidatuta zaudete!
Iazko ikasturtean egindakoaren berri jakin nahi izatera, HEMEN begiratu dezakezue.
2018/10/11
Gero eta gehiago gara!
Mintzalaguna egitasmoa dagoeneko Euskal Herrian ezaguna egin den egitasmoa dugu. Horren adibide dira urtero ekimen honetara batzen zaizkigun herri eta dinamikak. Urola Kostan, esaterako, oraingoz 18 mintza talde ditugu: bi Zumaian, beste bi Orion eta 15 Zarautzen. Parte hartzaileen gorakada izan dute.
2009an
ekin genion Mintzalagun Programari eskualde honetan. Ekimena Urola Kostako Udal
Elkartearena eta eskualdeko udalena da programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.
Programaren
bilakaera ona izan da eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an
41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru
eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.
Bejondeizuela eta segi horrela!
2018/10/10
Hasiera ekitaldia Andoainen!
Gainerako herri askotan bezala, Andoaingo mintzalaguna ere abian da. Aurten ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera, eta ikuskizun paregabea antolatu dute, hilaren 17rako. Xabi Payaren eskutik dator "Piano gaineko bertso-gogoetak". Ezbairik gabe bertso eta piano doinuez gozatzeko aukera ederra izango dute bertaratzen direnek. Sarrera librea eta edonorentzat, doan. Gonbidatuta zaudete!
2018/09/18
Egin zaitez Mintzalagun!
Azkoitian MINTZODROMOA!
Aurtengo ikasturteari hasiera emateko hasi gara inguruetako herrietan ekimenak antolatzen. Horietako bat da Azkoitian antolatu zuten MINTZODROMO arrakastatsua. Hizpide izan zituzten bidaiak, kultura kontsumoa, ordu aldaketaren gorabeherak... Eta nola ez , jan eta edateko parada ere izan zuten, guztia ere giro bikainarekin.
Hemen duzue bertako aldizkariko kronika txikia.
2018/09/17
18-19ko PraktikatuetaBizi kanpaina martxan
Hemen gatoz berriro ere! Uda osteko atsedealdi gozoaren ondoren, Euskal Herri osoan zabalik dago jada izena emateko epea mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan parte hartzeko.
Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.
Gaurtik aurrera, bestalde, herriz herri aurkeztuko dira mintzapraktika-egitasmoak; ikasturte honetan, toki gehiagotan antolatuko dira taldeak, euskara gero eta indartsuago ager eta entzun dadin nonahi.
Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu mintzapraktika-programaren batean, jadanik eman dezakezu izena zure gustuko egitasmo(et)an. Aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea.
2018/07/09
Eskerrik asko!
Kito. Mintzalagunon ikasturteak ere eman du berea. Urrian hasi eta ekainera arte, mintzalagunok asteroko hitzordua mantendu dugu. Tartean egon dira, otordu, abesti, tailer eta barre algarak, eta ez genuke hemen bukatzerik nahi.
Mintzalagun, eskerrik asko proiektu honetan sinisteagatik. Eskerrik asko zure denbora gure hizkuntzan inbertitzeagatik. Jarraitu euskaraz bizitzen, jarraitu euskaraz sentitzen. Uda badator, baina honek ez du atsedenik.
2018/06/29
Omenaldi hunkigarria jaso dute Azkoitian Mintzalaguneko bidelagunek
Ez baita gutxiagorako bidelagunek egiten duten borondatezko lana. Euren denbora eskaintzen diete euskara pratikatu nahi dutenei, astean ordubete. Huskeria dirudien arren, ez da batere erraza egun ordubete eskaintzea beste norbaiten alde, beharra duenari laguntzeko. Azkoitian hori gogora ekarri nahi izan dute, eta merezitako omenaldia jaso dute 27 bidelagunek. HEMEN duzue kronika osoa.
Bidelagun eta bidelari, mila esker egitasmo honetan parte hartzeagatik, mila esker zure denbora gure hizkuntzari eskaintzeagatik. Eskerrik asko, eta nahi duzuen arte!
2018/06/26
Ikasturtea amaitu dugu!
Udako solstizioak udan sartu garela adierazten digu, eta jakina, horrekin batera ikasturtea ere amaitutzat jotzen dugu. Behar bezalako agurra egiteko hainbat herritako mintzalagunek ospakizun ederra egin dute.
Anoetan, esaterako, afari merienda egin zuten Kuku elkartean. Ezustekoak ere egon ziren, izan ere, lau bidelariri ATARIA egunkariko urtebeteko harpidetza oparitu zieten, egitasmoan parte hartzea eskertze aldera.
Andoainen ere umoreko bukatu nahi izan zuten, eta zer hobeto abesten bukatzea baino! Mintzalagunak eta euskaltegiko ikasleak ere hurbildu ziren, eta giro ederra eta polita sortu zen gero! Euskaraldirako argazkia ateratzeko ere aprobetxatu zuten aukera
Azkoitian, berriz, ostiral honetan emango diote amaiera ikasturteari
eskertza omenaldiaren bidez. Denetarik prestatu dute:euskaldun berriek
testu bat irakurriko dute, euskaldun zaharrek ere
tartetxo bat izango dute bi hitz egiteko, bertsolari baek ere parte
hartuko dute, bideo bat ere prestatu dute euskaldun berriekin.
2018/06/21
DOAKOTASUNAREN ALDE!
Iragan astean, Andoaingo euskaltegiko ikasleak eta mintzalagunok doakotasunaren aldeko argazkia atera genuen. Pausoz pauso, lortzen ari gara... Ez al da zilegi?
2018/06/14
Asteartean karaokearekin agurtuko dugu ikasturtea!
Asteartean, ekainak 19, Andoaingo Olajauna tabernan karaokea antolatu
dugu, eta mintzalagunok eta Andoaingo AEK-ko ikasleek ikasturteari
amaiera emango diogu bertan.
Mintzalagunok hainbat ekintza egin ditugu aurten: bertso-afaria,
errege-opil tailerra, Urmara museora bisita eta sagardotegia. Oso ongi
pasatu dugu eta asteartean ere ziur euskal abestien artean arratsalde
bikaina igaroko dugula!
Eskerrik asko eta parte hartu!
Anoetan ere agurra
Anoetan, berriz, lehen aldiz aritu dira Mintzalaguna proiektuarekin. Zazpi talde txiki osatu dira, eta ikasturtean zehar ere hainbat ekimen antolatu dituzte: sukaldaritza tailerra, talo-tailerra, UrMara museora bisita... Bihar egingo dute azkeneko afari-merienda herriko askalgunean. Ezustekoak ere izango dira!
2018/06/04
Ikasturtea agurtzeko ekitaldiak
Eguraldiak askorik iradoki ez arren, egutegiak ekainean sartu garela diosku. Bada, iritsi da ikasturte amaiera, eta horrekin batera ikasturtea agurtzeko ekimenak ez dira faltako hilabete honetan. Zarautzen, esaterako, ostegun honetan bertan egingo dute bukaera ekitaldia: Andoni Egaña izango da gonbidatu nagusia, eta solasaldi ederra egiteko probestuko dute.
"Eskerrik asko, mintzalagun!"
Astigarragan ere eskertu nahi dute mintzalagunek urte osoan zehar hartutako konpromezua. Ekainaren 15ean bilduko dira arratsaldeko 19:00etan, Ikatza tabernan. Bertan, jan-edanaz lagunduta elkarren berri izango dute mintzalagun guztiek eta bidelagunei eskerrak emateko oparitxo bana emango diete. "Eskerrik asko, mintzalagun!" izendatu dute festa, ez baita gutxiagorako
2018/05/30
EKAINAREN 16AN URDAIBAI KAYAK-ZEHARKALDIA
Praktikatu zerbitzuak zikloa osatuko duen azken eta seigarren txangoa dakar: Urdabaien kayak zeharkaldia.
Kortezubitik Laidarainoko ibilbidea izango da, eta bukaeran nahi duenak Bird-Center-era bisita egin dezake. Ez dago esan beharrik, plan aparta betiko errutinatik ateratzeko.
Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN
Horrela itxiko du ikasturtea KIROLA eta NATURA egitasmoak. Datorren urtean, gehiago izatea espero dugu!
2018/05/25
Alkizako UrMara museora bisita gidatua!
Koldobika Jauregi eskultorearen eskutik, pare bat orduko ibilbidez
gozatu genuen UrMara museo inguruko basoan zehar: hainbat eskultura
ikusi eta bere azalpenak entzun genituen eguraldi ederraz gozatu
bitartean. Amaieran, hamaiketakoa egin genuen eta papera egiten ere irakatsi
zigun!
Mila esker, beraz, Koldobikari eta Urmara museoari, larunbat goiza giro paregabean igaro baikenuen!
Museoaren informazio osagarria, HEMEN duzue.
Andoaingo mintzalagunoi azken ekintza geratzen zaigu aurtengo ikasturteari amaiera emateko: ekainaren 19ko karaokea! Ez galdu
2018/05/23
Ekainaren 3an PAGOETA ORIENTAZIOA
Udaberriarekin batera ekintza andana egin ohi ditugu, eta gehienetan, naturarekin zerikusia dutenak izaten dira. Praktikatu taldeak ere "Kirola eta Natura" egitasmoaren baitan, bere bosgarren ekintza dakar: Pagoeta orientazioa (Aia)
Bertan, oinarrizko orientazioaren ezagutza ikasiko dugu, praktikoa dudarik gabe mendian ibiltzeko. Animatu!
Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN.
2018/05/21
Euskarazko aplikazioak sarean
Joan den asteburuan izan dugu mugimendua. Bidaide egitasmoaren azkeneko tailerra izan genuen Andoaingo Bastero kulturgunean ,Aplikazioak euskaraz deiturikoa. Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok hainbat aplikazio interesgarri erakutsi zizkigun etxeko txikiekin gozatu ahal izateko. Ikasketa ludikorako zein entretenimendurako bideratuak daude, guztiak ere euskaraz. Gainera, horietako gehienak euskara hutsean daude.
Bertaratu ginenok harrituta geratu ginen sareko eskaintza ikusita, non aukeratua badaukagulako. Acasusok azpimarratu zuenez, arazoa askotan informazio falta izaten da, alegia, ez dakigu non kontsultatu edo bilatu ditzakegun merkaturatutako aplikazio hauek. Horri erantzuna ematen saiatzen dira Azkue Fundaziokoak, interesdunei bilaketa lanak errazteko. Hainbat argibide eman zituen horretarako, eta bilaketak egiteko atarien eman zigun: sarea eta euskalapps.
Dena den, informazio gehiago nahi izatera, Azkue Fundaziora jo dezakezue.
Aipatu bezala, honekin eman diogu amaiera Bidaide programari. Datorren urtean ere etorriko gara bueltan, ekimen eta jarduera interesgarriak eskaintzeko asmotan. Bitartean, ez ahaztu: praktikatu eta bizi euskara!
Aipatu bezala, honekin eman diogu amaiera Bidaide programari. Datorren urtean ere etorriko gara bueltan, ekimen eta jarduera interesgarriak eskaintzeko asmotan. Bitartean, ez ahaztu: praktikatu eta bizi euskara!
2018/05/09
Maiatzean badugu saltsa!
Agendan apuntatzeko proposamen ederrak dituzue honakoak:
'Aplikazioak euskaraz' ekimena 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta
dago, eta parte hartu nahi duten umeek heldu batekin bertaratu beharko
dute. Etxetik telefonoa edo tableta eramatea gomendatu dute,
erakutsitako aplikazioek nola funtzionatzen duten momentuan bertan ikusi
ahal izateko. Ekintza honekin emango zaio amaiera 2017-2018 ikasturteko
Bidaide izeneko ekimenari: aurten, gozogintza tailerra, jolas
kooperatiboak, ipuin kontalaria, eskulan tailerra eta dantza tailerra
antolatu ditugu.
Mintzalagunek, berriz, Alkizako Urmara museora
joateko aukera izango dute hilaren 19an: Koldobika Jauregiren museoan
bisita-gidatua egingo dute, baita hamaiketakoa ere. Helduek ekainean
egingo duten karaokearekin emango diote amaiera ikasturteari.
Inork parte hartu nahiko balu, deitu Andoaingo AEK euskategira edo udaleko euskara zerbitzura. Animatu eta parte hartu!
Bistan da, maiatza ere kargaturik datorkigula. Izan ere, udaberria sasoi bikaina da mihia askatzeko! Praktikatu eta bizi!
2018/05/03
Hurrengo ekintza, AGUAKE UR-JAUZIA maiatzaren 19an
Kirola eta Naturaren baitan, hurrengo hitzordua: Aguake ur-jauzira (Antoñana, Araba), maiatzaren 19an, larunbata.
Arroila erraz bezain ederra, ezin hobea mundu honetan lehen pausoa eman nahi dutenentzat. Jakinmina baduzue, ez egin zalantzarik, hauxe da zuen aukera! Gainera, doan da!
Izena eman HEMEN maiatzaren 9an baino lehen.
2018/04/27
Dantza tailerra, arrakastatsua!
Asteartean dantza tailerra egin genuen Bidaide egitasmoaren baitan, Andoaingo Arrate frontoian. Bertaratutakoek euskal dantzak ikasteko eta praktikatzeko aukera izan zuten, guraso zein haur.
Bertan egon zirenek arratsalde ederra pasa zuten, giro polita eta barreak ez ziren falta izan. Hau izan da Bidaideren laugarren ekintza; azkenekoa, maiatzaren 18an egingo dugu, Aplikazioak euskaraz deiturikoa. Emango dizuegu horren berri ere.
2018/04/24
Bizkaitarrek Gipuzkoara txangoa!
Iragan larunbatean Basauri eta Galdakaoko Berbalagunen bisita izan genuen. Egitarau oparoarekin etorri ziren, gainera.Goizean, Astigarragako sagardoaren museoan izan ziren, eta jakina,sagardoaren historiaz eta dastaketaz gozatu ederra hartu zuten. Bazkal aurretik ere poteo animatua izan zuten, izan ere, Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek giro ezin hobea jarri zuten bertsoz zein kantuz.
Sagardoarekin hasi eta sagardoarekin bukatu, Gaztañagan bapo bazkaldu zuten berbalagunek. Agenda kontuengatik ezin izan genuen Andoaingo mintzalagunok eurekin elkartu, baina hurrengo urterako hitza hartu dugu. Duda barik, aparteko plana baita.
2018/04/20
Badok.info berrituak eskaintza zabalagoa dakar
Hizkuntzaz gozatzeko mila eta bat aukera ditugu gaur egun: literatura, zinea, antzerkia, musika... oraingo honetan azken honi erreparatuko diogu. Euskal Herriko musikagintzaren abaniko zabala eskaintzen digu BADOK atari digitalak.Orain arteko ezaugarriak mantenduta eta berriak gehituta, euskal kantagintza ezagutu eta entzuteko gune eraginkorragoa bilakatu da Badok.info ataria. Berria
kazetak sortu zuen 2009an, euskal kantagintzari buruzko dokumentazio
bilgune izan zedin. Atari berrituak ezaugarri horiei eutsi badie ere,
aldaketa esanguratsuak
izan ditu, eta orain hiru zutabe nagusi ditu. Batetik, euskal
musikaren kontsumoa eta hedapena sustatzeko asmoz, streaming bidez
euskal musika entzuteko plataforma bilakatu da. Hainbat aukera
eskaintzen ditu zerbitzu horrek: beste plataformetan dagoen euskal
musika entzun, zerrenda propioak sortu, musikari eta jende ezagunaren
zerrendak entzun... Bestetik, euskaraz ekoitzitako
lanen datu-basea hobetu eta osatu dute. Azkenik, aldizkari
digitala ere izango du atariak, gaurkotasunari, azterketari eta
kritikari lekua egiteko. Azken atal honetan, halaber, zenbait blogariren
lanak eta gai jakinei buruzko sailak ere irakurri ahal izango dira.
2018/04/12
Hizkuntza gutxituen alde, korrika!
Kasu honetan, bretoieraren alde. Izan ere, euskaldunok ez gara Korrika gabiltzan bakarrak. Honen adibide argia da Ar Redadeg ekimena, bretoieraren aldeko Korrika da berau. Maiatzaren 4an hasiko da
Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da
Plougernen. Bertan, Ipar Euskal Herriko AEK-k kilometroa
hartu eta korrikaldia burutuko du; bigarren larunbatean, hain zuzen: maiatzaren 12an.
Zeuk ere bertan parte hartzeko aukera daukazu. Izan ere, Oiartzundik
autobusa antolatu dute Karaez-Oiartzun Senidetza taldeak eta Oarsoaldeko
AEK-k.
Oiartzuarrek apirilaren 1etik 15era eman beharko dute izena, eta
izen-emate irekia apirilaren 16tik 30era izango da. Interesa izanez
gero, mezua bidali redadeg2018@gmail.com helbidera.
2018/03/23
Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan
Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Zikloa
osatuko duten sei txangoak Praktikaturen ohiko eskaintza osatzera
datoz. Orain arte Mendilagunak, Berbabentura eta Barnetegi Ibiltariei
esker mendi irteerak, eskalada, orientazio ikastaroak, arroila
jaitsierak... euskaraz burutu badira ere, sei txango hauek kirola,
natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazioa izan nahi dute.
Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea,
eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz.
Dagoeneko egin dira irteera batzuk; biharkoa bertan behera geratu da eguraldi txarra dela eta. Hurrengoa apirilaren 21ean izango da, Trapagaranen, Zugaztietan orientazioa lantzeko asmoz. Informazio osagarria eta izen ematea, ondorengo helbidean.
Anima zaitezte! Aukera paregabea baita euskaraz ere naturaz gozatzeko.
2018/03/21
Andoaingo dantza tailerrean izena emateko aukera
Bidaide egitasmoko bosgarren ekintza izango da dantza tailerra. Andoainen egingo da datorren apirilaren 24an, eta dagoeneko izena eman daiteke; 5 eta 8 urte bitarteko harrentzat zuzendua dago. Guraso eta haurrek elkarrekin euskaraz jardutea da ekimen honen helburua, batez ere aisialdiari begira. Inguruan bazabiltza, anima zaitez!
2018/03/16
Euskara integrazio hizkuntza
Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, eta ez soilik Euskal Herritarrak. Bada kanpotik etorri eta gure hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen duenik ere. ARGIA astekariak bideo interesgarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!
Euskara integrazio hizkuntza
Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, baina ez
soilik Euskal Herritarrak. Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!
Euskara integrazio hizkuntza
Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, baina ez
soilik Euskal Herritarrak. Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!
soilik Euskal Herritarrak. Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!
Euskara integrazio hizkuntza
Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, baina ez
soilik Euskal Herritarrak. Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!
soilik Euskal Herritarrak. Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!
2018/03/12
Urola Kostako AEK-ko irakasle, ikasle eta mintzalagunak sagardotegian!
Subscribe to:
Posts (Atom)